dokumentua
2009-07-08
2009-06-30
2009-06-15
Ekaineko manifa
Urte handana daramatza GAZTEDI dantza taldeak gazte zein helduei dantzan irakasten. Baita presoen aldeko konpromisuan ere. Hilabete honetan, dantza-jantziak alde batera utzi, Ritxira gerturatu eta dantzari gazteak izan dira errepresaliatuen aldeko oihua gidatu dutenak.
Behin karmelora helduta, gehiegi luzatu barik, hoberen egiten dakitena eginez, agurra dantzatu dute auzoko errepresaliatuen omenez.
2009-05-11
Adierazpena
Iragan maiatzaren 8an, 12 urte luzen egin izan dugun bezala eta egiten jarraituko dugun bezala, hilabetearen bigarren ostiralean HERRIRAko manifestazioa burutu zen.
Oraingoan bada, polizia autonomikoaren presentzia nahigabea izan zen bertan. Gertatutako identifikazio eta erasoaren aurrean, HERRIRA Plataformak datozen egunetan kaleratuko du bere balorazioa.
Atxikitutako hamaika norbanako, eragile eta elkarteren babesa dugulako, behar gaituztelako, behar ditugulako...
EUSKAL PRESOAK
EUSKAL HERRIRA!!!
2009-04-25
Dosierra
Etxerat elkarteak egindako lanari esker, HERRIRA Plataformak, errepresaliatu politikoen dosierra bere egin eta lanketa publiko bat abiarazi du.
Batetik, HERRIRAk kaleratutako dokumentuarekin bat egiten duten eragile, antolakunde, alderdi eta norbanakoei ale bana banatu zaie euren ekarpen eta konpromisoa eskatu eta berresten.
Bestetik, edozein herritarrek gure auzoko errepresaliatu politikoen egoeraren inguruan jakin dezan, gure blog-ean argitaratzea erabaki dugu.
2009-03-15
Martxoko Manifa

Hilabete honetan, ERNAIri, Santutxuko Gazteon Kultur Elkarteari, egokitu zaio HERRIRA Plataformaren antolatzea. Oraingoan, errepresaliatu politikoen kultur lanak ziegetatik atera eta auzora ekarri nahi izan dituzte Ataramiñeko lan batzuk aurkeztuz.
Manifestazioa bukatu eta Karmelo plazan buruturiko ekitaldian, XXX, YYY, ZZZ eta AAAren lan literarioak musika eta ahotsaz antzeztu dituzte ERNAIko gazteek.
ESKUBIDE GUZTIEN JABE,
EUSKAL PRESOAK, EUSKAL HERRIRA!
2009-01-15
Urtarrileko Manifa
2008-12-27
2008-12-25
Idatz iezaiezu!
.
Blog-a
.
2008-12-24
Garikoitz Aspiazu
2008-11-16
Azaroko Manifa
Egitarau osoaren barruan, errepresaliatuen eskubideen aldeko deia ere egin dute HERRIRAko manifestazioan hitza hartuz.
Santutxuko Ikasle Abertzaleak-ek irakurritako olerkia:
Presoa zelda bazterrean,
bakarrik bezala.
Baina ez, armiarma bati
galdetzen dio, noiz arte?
Armiarma, berehala,
zintzilikatu eta haria
luzatzen jesten da.
Eta badirudi hari luze hori dela
armiarmaren erantzuna.
Gure hausnarketaren isiltasunean
gure barne mundua sumatzen dugu
hazia bailitzan,
nolabait txiki eta ezdusa
baina aukeraz betea.
Eta ikusten dugu bere erraietan
arbola zoragarri baten kimua,
geure bizitzaren arbola,
garapen prozesuan.
Hazi bakoitzak badaki
nola bilakatu arbola.
Eta zenbat diren haziak,
hainbat dira ametsak.
Ametsak irakasten digu, esna zein lo egon,
geure burua ikusten, entzuten, kontatzen.
Eta horrela hazten gara,
garatzen gara, aurrera goaz.
Egun batez
gure amets haziak
arbola bilakatuko dira
eta adarrak zabalduko dituzte.
Ez da beldurtu beharrik...
Hazi bakoitzak badakielako
nola bilakatu arboola...
Borrokak heziak
iraultza haziak!
Bai, iraultza haziak gara
eta borrokan jarraituko dugu armiarmaren haria apurtu arte.
Armiarma zelda bazterrean dago,
eta ez du nori luzatu haria."
Ikasleon borroka guztiona delako
guztion borroka ikasleona delako!
Ikasle presoak klasera!
Euskal Presoak Euskal Herrira!
2008-11-02
Urriko Manifa
Iraileko Manifa
.
.Ikasturte berria hasi da jada eta Santutxuko errepresaliatu politikoen egoerak ez du hobera egin. Gero eta gehiago dira, azken hilabeteetan estatu errepresiboen zapalkuntza jasan duten auzokideak. Horren isala dugu, udan burututako operazio polizial baten ondorioz atxilotutako Maialen eta Anebel edota makro-epaiketa basatien ondorioz espetxeratutako Gotzonen kasua.
.
HERRIRA Plataforma osatzen dugun eragile sozial, politiko, sindikal, elkarte, kirol talde, kuadrila, kazetari, irakasle, abokatu, apaiz... eta abar luze batek, Santutxuko errepresaliatuen eskubideen aldeko konpromisu eta borroka berresten dugu. Horretarako, ikasturte honetan ere, hilabete bakoitzeko bigarren ostiralean, manifestazioa burutzen jarraituko dugu.
.
Euskal Presoak etxera!
2008-08-10
Anabel Prieto
2008-06-18
Ekaineko manifa

2008-05-15
Ikurra salgai

2008-02-17
Prentsaurrekoa
Dagoeneko 11 urte daramatzagu Herrira Plataformatik espetxeratutako pertsonen eskubideak aldarrikatzen, inongo emaitzarik gabe. Aurkakoa gertatu dela ere esan genezake.
Izan ere, 18/98 makro-sumarioaren ondorioz 6 auzotar gartzelaratu dituzte banan-banako kargurik gabe, haien legeari kontra eginez, ehundaka kilometrotara sakabanatu dituztela.
Beste hiru gazte atxilotu eta espetxeratu dituzte epaileek aldez aurretik hartutako erabakiak errespetatu gabe, epaituak, eta epaileen erabakiz, aske baitzeuden.
Pasa den larunbatean ere, plaza honetan bertan, eskubideen urraketaren beste adibide bat bizi genuen, berriki aske geratutako auzokide baten ongi etorrian bertan zeudenen kontra, ertzantzak bere kargaren ondorioz, 3 lagun zauritu zituenean.
Egoera larria bizi dugula ukaezina da, hilabete eta erdi batean, auzoan, 11 lagun preso izatetik 20 izatera pasatu baikara.
Herrira Plataformatik azpimarratu nahi dugu guztiok gure ideiak era askean adierazteko eskubidea izan behar dugula. Bestalde, espetxeratutako pertsona orok bere zigorra etxetik gertuen betetzeko duen eskubidea aldarrikatzen dugu. Begi bistakoa da gaur egungo sakabanatze polítika mendeku gisa erabiltzen dela, ez soilik presoen aurka; senide eta lagunen kontra, ere.
Adibide gisa auzoko Olatz Egigurenen kasua dugu. Almerían, Euskal Herritik 900 km.tara, espetxeratua dago eta 4 urteko alabatxoa du. Honek, bidaia ezin luzeagoa egiteaz gain, ikastolara huts egin behar du amarekin aurrez-aurrekoa egin ahal izateko.
Azkenik, zigorraren hiru laurdenak bete dituzten eta gaisotasun sendaezinak dituzten presoen kasuetan, legea ezarri eta askatasunean uztea eskatzen dugu.
Esandako guztiagatik, Plataformaren manifestua sinatu dugunok beste hainbat auzotarrekin batera, auzoari eta prentsari gure kezka adierazi eta beste behin ere, pertsona ororen eskubideak errespetatuak izan daitezela eskatzeko helburuarekin bildu gara hemen.
2008-01-27
Ruben Nieto
Patxi Gundin
Laura Riera
Jesus Mari Zalakain
Janire Aranzubia
Diego Sanchez
Bigarren Ibarra
Aingeru Cardaño
Agustin Almaraz
2007-11-11
Azaroko manifestazioa
Ikasle presoak, klasera! lemapean kaleak hartu ditu berriro ere HERRIRA Plataformak Ikasle Abertzaleaken esku.
Iluntzean, Ritxi enparantzatik abiatu eta pankarta hartu dute ikasleek. Ibilbidean zehar euskal preso ikasleek ukatua duten hezkuntzarako eskubidearen aldeko manifestua banatu dute. Bitartean, Basarratera heltzerakoan, "Ikasle borrokaz, presoak etxera!" zihoen pankarta bat bota dute bi ikaslek.
Ibilbidea amaitutakoan, Karmelo plazan, ekitaldi xume bat antolatu dute. Laboaren musikaz lagunduta eta hiru kideren antzezlanaren laguntzaz, ondorengo testua irakurri da:

Ikasle Abertzaleaken testua:
Estatu Espainolean espetxeratuta dauden euskal preso politikoek ikasteko eskubidea urratua dute. Izan ere, 2003an PP eta bere esku dauden indarrek (komunikabideak, hainbat eragile...) aurrera eramandako kanpaina baten ondorioz, UPV eta Espetxe Erakundeen arteko hitzarmena apurtu egin zen. Urte hauetan zehar, nahiz eta UPV ikasle presoei eskaintza egiteko prest egon eta EAEko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordeak eta Hezkuntza Sailak eskubide hau onartu, UPVk ez du lortu Madrilgo Espetxe Zuzendaritzaren baimena espetxeetan ikasketak eskaini ahal izateko.
Ondorioz, Espainian espetxeratuta dauden euskal preso politikoei ikasketak burutzeko geratzen zaien aukera bakarra UNEDen bitartez ikastea da, eta hemen ikasteko aukerari dagokionez, ondoko puntuak izan behar ditugu kontuan:
2007-08-06
Oharra
Uztaileko Manifa
.
Uztaileko bigarren ostiralean, ETXERAT izan da manifestazioko burua. Ohiko ibilbideari jarraituz, errepresaliuatuen aldeko senideen elkarteak irakurri du uda hasierako mezua.
Komunikatua:
Gazi-gozo hitzarekin hasi gara, denetik izan dugulako: ongi etorriak, atxiloketak…
Keparen kasuak argi erakusten du osasen eskubiderik ez dagoela espainiar espetxeetan.
Agusenak, berriz, dispertsioa areagotzen ari dela, bizi-baldintzak ere gogortuz.
Senide eta lagunok jarraitu beharko dugu injustizia hauen kontra borrokatzen orain arte bezala; tinkotasunez eta irrifartsu.
Santutxuko jaietan ere, badugu jai giroan borrokatzeko hainbat aukera: larunbata 21ean adibidez, preso eta iheslarien aldeko bazkaria, brindisa eta kalejira izango dira.
Abuztuan Herrirako mobilizazioetan etena egingo dugu. Aprobetxatu ondo pasatzeko eta pilak kargatzeko, ze urte gogorra datorkigu.
Ustez, iraila-urria bitartean Audientzia Nazionalak 18/98 sumarioaren sententzia kaleratuko du, beste batzuen artean, Santutxuko 8 auzotarren egoera erabakiz.
Bestalde, Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren aurkako epaiketa ere hasiko omen da, tartean auzotar bat dugula.
Eta gero,… hainbeste epaiketa gehiago espainiar estatuak abiatutako makro-sumario amaigabeetan.
Beraz, gure konpromezua inoiz baino tinkoagoa izan behar da; kalean egon behar gara gure senideen estatus politikoa defendatzen, haien eskubideen alde borrokan, astero-astero bisitatzen eta gutunak idazten.
Gure arteko distantzia murriztu behar dugu eta gure berotasunarekin harresiak apurtu etxean ikusi arte.
Santutxuko Etxerat-etik milesker borroka honetan gure ondoan egoteagatik eta AURRERA!
EUSKAL PRESO ETA IHESLARIAK
ETXERA!!!
2007-06-11
Ekaineko Manifa

.
2007-05-14
Maiatzeko Manifa

2007-04-27
Errezitaldia
.
Herrira Plataformaren dinamikarekin jarraituz Santutxuko Gazteon Kultur Elkarteak errezitaldia antolatu du presoen kultur lanak plazaratzeko.
.
Gaur egungo espetxe politikak presoen eskubideak urratzen ditu; hauen artean kultura eskubidea. Ziegako lau hormetatik haratago, asko eta asko dira euren sormena lanean jarri eta Euskal Herriko literatura egitendutenak. Hauen adierazle dugu urtero argitaratzen den Ataramiñe, euskal errepresaliatu politikoen literatura koadernoa.
.
Eskubide guztien jabe
2007-04-13
Apirileko Manifa
Gaurkoan, presoen hezkuntza eta formakuntzarako eskub
idea nahiko genuke azpimarratu. Presoek, pertsona eta kolektibo bezala dituzten komunikazio eta beharrizan intelektualei dagozkienean ere eskubide urraketa larriak, egon, badaudelako. Urraketa argienetarikoa euskaraz ikasteko ezintasuna da, presoa, berea ez den hizkuntza batean ikastera behartua dagoelarik. Azpimarratzekoa da, ere, material propioa (liburuak, testuak, hiztegiak...) eskuragarri izateko edo euskal prentsa jasotzeko jartzen dizkieten zailtasun eta ezintasunak.Guzti honengatik:
.
2007-03-15
Martxoko Manifa
Euskal preso politiko emakumeen kasuan, gainera, euren izaera politikoak dakarren kalte erantsia gehitu behar zaio. Euskal emakume preso gehienek, dispertsioak suposatzen duen biolentzia daramate bizkar gainean, hauen egoera are larriagoa bilakatuz.
2007-02-11
Otsaileko manifestazioa
Manifestazioak, eskubideen urraketa oro salatzeko, Iñaki De Juanaren argazkia izan zuen lehen lerroan, izan ere, 95 egun daramatza bere eskubideen aldeko borrokan gose greba mugagabean.
2007-02-01
kontaktua
2007-01-31
Jasotako Atxikimenduak
2007-01-27
Ongi etorria!
2007-01-25
Ikurra salgai!
2006-12-27
Manifestazioa

Documento en Castellano
En este momento cerca de 700 ciudadanos y ciudadanas de Euskal Herria se encuentran en prisión, sufriendo la aplicación de normas de excepción. Su situación día día esta empeorando.
Prácticamente la totalidad de ellas, el 98,5%, está recluida en cárceles de fuera de Euskal Herria, como consecuencia de la política de dispersión impuesta por los gobiernos español y francés.
La dispersión va contra su propia ley y contra los principios más elementales del régimen penitenciario. Obedece, además, a decisiones políticas basadas en la venganza y la extorsión sobre las personas presas y sobre su entorno familiar, social y político.
La dispersión empeora las condiciones de reclusión y extiende el castigo a los familiares y personas allegadas. Para estos, pasar un corto periodo de tiempo con la persona presa supone un tremendo esfuerzo en términos de tiempo, de riesgo derivado de los largos desplazamientos a las cárceles y de dinero. He aquí algunos datos que lo corroboran:
· La distancia media a la que cada preso se encuentra de Euskal Herria es de 724 kilómetros.
· Realizar las visitas cuesta a las familias un promedio de 13.812 euros anuales.
· 16 personas han muerto en accidentes producidos durante los desplazamientos.
Es preciso denunciar que los gobiernos español y francés siguen fielmente la trayectoria de los precedentes en materia penal y penitenciaria : aumentar las penas, mantener la dispersión, imponer el aislamiento, restringir la comunicación, vulnerar los derechos de las personas presas enfermas, poner trabas al ejercicio del derecho a la educación y al uso del euskara, eliminar las opciones de reducción del tiempo de prisión y la aplicación de los beneficios reconocidos por las leyes (llegándose incluso a revisar redenciones previamente aplicadas y a iniciar nuevos procedimientos con el objetivo manifiesto de evitar la excarcelación). Todas esas medidas buscan endurecer las condiciones de vida de las personas presas y prolongar al máximo el tiempo de reclusión.
Ante la gravedad de estos hechos y sus decisiones políticas desde la plataforma HERRIRA exigimos a los gobiernos español y frances :
-Derecho a un trato digno y respetuoso:
· Fin de la tortura y los maltratos.
· Fin de los aislamientos y las palizas.
· Respeto a la identidad nacional y cultural de las personas presas.
-Derecho a la salud:
· Atención sanitaria digna.
· Posibilidad de ser visitados por médicos de confianza.
-Derecho a la comunicación:
· Fin de las intervenciones y restricciones a la comunicación.
· Libertad para comunicarse en euskera.
-Derechos lingüísticos:
· En cuanto personas vascas, libertad y posibilidad para un desarrollo integral en euskera.
-Derecho a la educación:
· Fin de los impedimentos para el estudio.
· Debe ser posible llevar a cabo los estudios en euskera.
-Derechos relativos a la maternidad y la paternidad:
· La mujer presa tiene derecho a ser madre en plena dignidad.
· Eliminar los obstáculos para la comunicación con el padre.
-Derecho a la libertad:
· La aplicación de la libertad condicional para aquellas presas y presos que hayan cumplido las ¾ o los 2/3 de la condena ( según el código penal aplicado)
· La aplicación de las redenciones que correspondan sin ningun tipo de discriminación.
· La inmediata puesta en libertad de las presas y presos con enfermedades graves e incurables.
-En cuanto al Colectivo de Presos Políticos, derecho a vivir juntos y en Euskal Herria:
· Reconocimiento de la interlocución nombrada por el Colectivo.
· Libertad, como Colectivo, para mantener relaciones con otros agentes.
· Opción y libertad de participación en los ámbitos de debate y decisión de que se dote la sociedad vasca.
Finalmente, la plataforma HERRIRA:
-Convoca a todos los agentes sociales, sindicales , políticos y muy especialmente a todos los vecinos y vecinas a participar en la movilización mensual que desarrollamos en Santutxu el segundo viernes de cada mes (exceptuando en Diciembre que se desarrolla el dia 25).
-Animamos a retomar la bandera-símbolo de “Euskal Presoak Euskal Herrira”, garantizando su presencia masiva.
-Asimismo, sea cual sea la coyuntura política que viva Euskal Herria los derechos de las personas presas deben ser respetados, y creemos que trabajar por los derechos de l@s pres@s es trabajar por la resolución del conflicto.
Dokumentua Euskaraz
Ia 700 euskal herritar daude kartzelan, “terrorismoaren aurkako borroka” deitutakoak eragindako salbuespen arauen ezarpena dela eta. Espetxetako egoera okertzen ari delarik.
Presoen gehiengoa ( %98,5) Euskal Herritik kanpoko espetxeetan dago, Espainiako eta Frantziako gobernuek ezartzen duten sakabanaketa politikaren ondorioz.
Sakabanaketa beraien legearen eta presondegiko oinarrizko tratamendu ororen aurka doa. Preso daudenekiko zein beraien senide eta inguru sozial eta politikoarekiko mendekuan eta xantaian oinarritutako erabaki politikoetan oinarritzen da.
Sakabanaketak preso dauden lagunen bizi baldintzak gogortzen ditu, zigorra senide eta inguruko pertsonei zabalduz. Izan ere, preso dagoen lagunarekin denbora labur batez egon ahal izateko izugarrizko esfortsua suposatzen du, bai denbora aldetik, bai espetxeetara joateko egin behar diren bidai luzeek suposatzen duten arriskuen aldetik eta baita horrek guztiak suposatzen duen dirutzagatik. Honako datu hauek esandakoa berresten dute:
·Bataz beste presoak, Euskal Herritik 724 kilometrotara daude.
·Bisitak burutzeko urteroko batazbestekoa 13.812 eurokoa da presoen senideentzako.
·Presoak bisitatzeko desplazamenduetan hildakoak dagoeneko, 16 lagun dira.
Egungo Espainiako eta Frantziako gobernuek kartzela eta zigor arloetan aurreko gobernuen ildo bera daramatela salatu beharra dago : zigorren gehitze, sakabanaketa, isolamendua, komunikazioen murrizketa, gaixo dauden presoen eskubideen urraketa, presoen hezkuntza eskubiderako eta euskararen erabilerarako trabak jartzea, espetxe zigorraren iraupenaren murrizketarako aukeren ezabaketa, legeak onartutako mesedeen aplikazioaren murrizketa kartzelatik ateratzea eragozteko asmoarekin... Neurri horiek, batetik, espetxeetako bizi baldintzak gogortzea bilatzen dute, eta bestetik, preso dauden lagunek espetxean igaro behar duten denbora ahalik eta gehien luzatzea da.
Larritasun eta erabaki politiko guzti hauen aurrean, HERRIRA plataformak espainiar zein frantziar gobernuei ondorengoa eskatzen dio:
-Tratu duin eta errespetuzkoa jasotzeko eskubidea:
·Tortura eta tratu krudelik ez.
·Ez isolamendurik, ez jipoirik.
·Beren nazio zein kultur identitatearekiko begirunea.
-Osasun eskubidea:
·Osasun zainketa duina.
·Konfiantzako sendagileek, bisitatzeko aukera.
-Komunikazio eskubidea:
·Ez interbentziorik, ez murrizketarik.
·Euskeraz ere komunikatzeko askatasuna.
-Hizkuntz eskubidea:
·Euskaldun legez, beraien garapen integrala euskaraz burutzeko askatasuna.
-Hezkuntza eskubidea:
·Ikasteko zangotrabarik ez.
·Ikasketak euskaraz ere burutu ahal izateko aukera.
-Amatasun eta aitatasun eskubidea:
·Duintasun osoz presoek ama izateko eskubidea.
·Aitarekin komunikazioei trabarik ez.
-Askatasunerako eskubidea:
·Baldintzapeko askatasuna aplikatzea zigorraren ¾ edota 2/3 bete dituzten presoei ( epaituak izan ziren Kode Penalaren arabera ).
·Legez dagozkien erredentzioak aplikatzea inolako diskriminaziorik gabe.
·Larriki gaixo direnen berehalako kaleratzea.
-Euskal Preso Politikoen Kolektibo gisa, Euskal Herrian eta elkarrekin bizitzeko eskubidea:
·Kolektiboak izendaturiko mintzakidetzaren aitortza.
·Kolektibo gisa gainerako eragileekin harremanak izateko askatasuna.
·Euskal gizartean eztabaida eta erabaki guneetan parte hartzeko aukera eta askatasuna.
Azkenik HERRIRA plataformak:
-Dei zabala luzatzen die auzoko eragile sozial, sindikal eta politikoei eta oso bereziki auzokideei parte har dezaten hilabete guztietako bigarren ostiraletan Santutxun burutzen dugun mobilizazioan.(Abenduan izan ezik 25ean burutzen baitugu).
-“Euskal Presoak Euskal Herrira” ikurra berriro hartu eta bere presentzia publiko eta masiboa ziurtatu.
-Halaber, Euskal Herriak bizi duen egoera politikoa dena delako izanda, Euskal Preso Politikoen eskubideak errespetatuak izan behar dira, eta presoen eskubideen alde lan egitea gatazkaren konponbidearen alde lan egitea dela uste dugu.
Santutxun, 2006ko Irailean




























